Txillarre baserria

Hasiera/Txillarre/Nola saltzen dugu?

 

Produktuak GURE ELGOIBARko DENDAN zein posta elektronikoaz erosi daitezke. Guk asteroko zerrenda bidaltzen dizugu produktu eta prezioekin, eta zuk soilik zure datu pertsonalekin, helbidearekin eta behar duzun eskaerarekin bete behar duzu.

Gure zerrendaren produktu baten eskaera edozein egun eta ordutan egin daitezke e-postaz eta banaketak astelehen eguerdi eta arratsaldetan (Elgoibar eta Eibar), astearte goizetan (Eibar eta Ermua) eta asteazken eguerdian (Mendaro, Deba eta Zumaia) egiten dira. Elgoibarreko banaketak ez du kosturik, Elgoibarretik kanpo 1,5€koa izango da kostua.

Gure asmoa ez da erreferentzi askotako eskaintza internetez egitea, beharrezkoa den denbora baino gehiago eramango lukeelako. Gure produktu-katalogoa txikia da. Hau aukeratzeko maila bakoitzeko kalitate/prezio erlazio onena duten produktuak hartu ditugu. Hala ere, oraindik asko falta zaizkigula kontziente gara eta bezeroek eskatu ahala erreferentzia berriak sartzen joango gara.

Web orri honetan saltzen diren produktu guztiek egiaztapen ekologikoak dituzte, espresuki aurkakorik jartzen ez den bitartean.

Elikagaien aniztasuna eta barietate autoktonoak berreskuratzera laguntzen duten haiengatik guztiengatik apostu egiten dugu.

Guk eskaini behar izango genukeen produkturen bat gehitzea nahiko bazenute, guri jakinaraztea eskatuko genizueke. Produktu berriak probatzera irekiak gaude eta gure bezeroak ere hori egitera gonbidatzen ditugu.

Azken urteetan gure dietan sartu ditugun produktuetako asko orain ezinbestekoak suertatzen zaizkigu: tofu-a eta algak esaterako. Baita bihi osoko zerealak ere. Behin hartzen hasiz gero, ez direnak baino zapore askoz gehiago dutela konturatzen gara. Oraindik ez badituzu probatu, hura egitera animatzen zaitugu. Gure blogean errezetak gehitzen joango gara osagai hauetako batekin.

Gure produktuak astero
zure e-postan

Ba al zenekien... Ohiko galderak

Txillarre baserria · Sallonbete auzoa · 20870 · ELGOIBAR · 943 742 085